Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 15:8-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta biciric hartu çuen Agag Amalequeco erregue; jende xehe gucia ordean hil çuen ezpataren ahoaz.

9. Saulec eta populuac guphidetsi cituzten Agag, eta ardizco eta idizco arthalde hoberenac, ahariac, soinecoac eta gauça ederrac; etzituzten xahutu nahi içan bainan cer-ere baitzen putruscaric eta tzarric, hequiec içan ciren xahutuac.

10. Bada, Jaunac bere hitza Samueli adiaraci cioen, erraten cioelaric:

11. Urriqui dut Saul erregue eçarriric, ceren utzi bainau eta ene manuac ez baititu bethe. Samuel atsecabetan jarri cen, eta gau gucia Jaunari heiagoraz egotu cen.

12. Samuel gauaz jaiqui cenean, goicean goateco Saulen gana, Samueli berria ekarri cioten Saul Carmel gainera ethorri cela; han trionfazco arrambela bat eguin çuela, eta itzuliric iragan cela eta jautsi Galgalara. Samuel ethorri cen beraz Saulen gana, eta Saulec holocausta bat escaincen cioen Jaunari Amalequetic ekarri çuen harrapaquinetaco picainetaric.

13. Eta Samuel Saulen gana ethorri cenean, erran cioen Saulec: Jaunac benedica beçaitza, Jaunaren hitza bethe dut:

14. Samuelec ihardetsi çuen: Cer dira bada arthaldetaco orroa ene beharrietara helcen diren horiec, eta ençuten ditudan idien marruma horiec?

15. Saulec erran cioen: Amalequetic erakarri dituzte: alabainan populuac guphidetsi ditu ardi eta idi hoberenac, çure Jainco Jaunari imolatzecotzat; gaineracoac ordean hil ditugu.

16. Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Utz neçaçu, eta erranen darotzut nola gabaz minçatu çaitan Jauna. Saulec ihardetsi cioen: Minça çaite.

17. Eta Samuelec erran çuen: Çure beguietan ttipi cinelaric, Israelgo leinuetan etzare buruçagui eguin? eta Jaunac Israelen gaineco erreguetzat gançutu çaitu.

18. Jaunac bidera manatu çaitu, eta erran içan darotzu: Çoaci eta Amalectar gaixtaguinac hil çatzu, eta guducaturen ditutzu, guciac hil arteo.

19. Certaco beraz ez duçu ençun Jaunaren minçoa, bainan harrapaquinera bihurturic, eguin duçue gaizquia Jaunaren aitzinean?

20. Saulec erran cioen Samueli: Baitabada, ençun içan dut Jaunaren minçoa, ibili naiz Jaunac igorri nauen bideaz, erakarri dut Agag Amalequeco erregue, eta hil ditut Amalectarrac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 15