Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 15:20-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Saulec erran cioen Samueli: Baitabada, ençun içan dut Jaunaren minçoa, ibili naiz Jaunac igorri nauen bideaz, erakarri dut Agag Amalequeco erregue, eta hil ditut Amalectarrac.

21. Populuac ordean harrapaquinetic hartu ditu ardiac eta idiac, berce hilac içan direnen picainac, bere Jainco Jaunari Galgalan imolatzecotzat.

22. Samuelec ihardetsi cioen: Jaunac holocaustac eta bitimac nahi othe ditu, eta ez othe du nahiago Jaunaren hitzari erorcea? Alabainan jauspena hobea da bitimac baino; ençutea, hobequi aharien bilgorraren escaincea baino.

23. Bihurri eguitea, aztiqueriaco bekatua beçala da; eta ez onhetsi nahi içatea, da idolatriaco gaizquia beçala. Beraz ceren eragotzi duçun Jaunaren hitza, Jaunac eragozten çaitu çu, erregue etzaitecençat içan.

24. Eta Saulec erran cioen Samueli: Bekatu eguin dut, hautsi dudalacotz Jaunaren manamendua eta eguin çure hitzaren contra, populuaren beldurrez, eta haren boçari beguiratzeco.

25. Bainan orai ekar çaçu ene bekatua, eta itzul çaite enequin, adora deçadan Jauna.

26. Samuelec erran cioen Sauli: Ez naiz çurequin itzulico, eragotzi baituçu Jaunaren manua, eta Jaunac eragotzi baitzaitu etzaitecençat erregue içan Israelen gainean.

27. Eta Samuel itzuli cen goateco. Bainan Saul lothu citzaioen capa hegaletic, ceina hautsi baitzen.

28. Eta Samuelec erran cioen: Jaunac egun çure ganic ebaqui du Israelgo erreguetasuna, eta çu baino hobea den bati erran içan dio.

29. Bada Israelen trionfatzen denac ez du barkatuco, eta urriquiac ez du hautsico, ecen ez da hura guiçona, urriquitan sarceco.

30. Eta Saulec erran cioen: Bekatu eguin dut, bainan orai ohore bihur diçadaçu ene populuco çaharren eta Israelen aitzinean, eta enequin itzul çaite adora deçadan çure Jainco Jauna.

31. Samuel itzuliric beraz jarraiqui cen Sauli, eta Saulec adoratu çuen Jauna.

32. Eta Samuelec erran cioen: Ene aitzinera erakar çaçu Agag, Amalequeco erregue. Eta erakarri cioten Agag, ceina baitzen hainitz guicena eta ikaran baitzagoen. Eta Agaguec erran çuen: Herio latzac behar othe darot horrela bicia kendu?

33. Samuelec erran cioen: Nola hire ezpatac haurric gabe eçarri baititu emaztequiac, hala hire ama emaztequien artean içanen duc haurric gabe. Eta Samuelec çathicatu çuen Jaunaren aitzinean Galgalan.

34. Bada Samuel goan cen Erramathara; Saul berriz bere etchera Gabaara igan cen.

35. Eta Samuelec etzuen guehiago ikusi Saul bere heriotzeco eguneraino; halaric-ere Samuelec deithoratzen çuen Saul, Jaunac urriqui çuelacotz erregue eçarriric Israelen gainean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 15