Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 15:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Samuelec erran içan cioen Sauli: Jaunac igorri nau çure gançutzera erreguetzat Israelgo bere populuaren gainean; adi çaçu beraz orai Jaunaren hitza.

2. Hau dio armadetaco Jaunac: kondatu ditut Amalequec Israeli eguin içan diozcanac oro, nola bidean jaçarri cioen Eguiptotic igaiten celaric.

3. Çoaci beraz orai, jo çaçu Amalec, eta herrauts çatzu haren içate guciac. Ez beçoçu barka, eta haren gaucetaric deuseren lehiaric ez har; bainan hil çatzu guiçonetic emaztequira, ttipiac eta bulharreco haurreraino, idiac, ardiac, cameluac eta astoac.

4. Hargatic Saulec manatu çuen populua, eta kondatu cituen bildotsac beçala, berrehun mila oinezco, eta hamar mila guiçon Judacoac.

5. Eta Saul ethorri cenean Amalequen hirira, celatac eçarri cituen errecan.

6. Eta Saulec erran cioen Cinearrari: Çoaz, guibela çaite eta jauts Amalequen ganic, beldurrez-eta horrequin balsan eçar çaitzadan; ecen çuc urricari içan ditutzu Israelgo semeac oro Eguiptotic igaiten hari cirenean. Eta Cinearra atheratu cen Amalequen erditic.

7. Eta Saulec jo çuen Amalec Hebilatic heldu arteo Surreraino, ceina baita Eguiptoaren parrean.

8. Eta biciric hartu çuen Agag Amalequeco erregue; jende xehe gucia ordean hil çuen ezpataren ahoaz.

9. Saulec eta populuac guphidetsi cituzten Agag, eta ardizco eta idizco arthalde hoberenac, ahariac, soinecoac eta gauça ederrac; etzituzten xahutu nahi içan bainan cer-ere baitzen putruscaric eta tzarric, hequiec içan ciren xahutuac.

10. Bada, Jaunac bere hitza Samueli adiaraci cioen, erraten cioelaric:

11. Urriqui dut Saul erregue eçarriric, ceren utzi bainau eta ene manuac ez baititu bethe. Samuel atsecabetan jarri cen, eta gau gucia Jaunari heiagoraz egotu cen.

12. Samuel gauaz jaiqui cenean, goicean goateco Saulen gana, Samueli berria ekarri cioten Saul Carmel gainera ethorri cela; han trionfazco arrambela bat eguin çuela, eta itzuliric iragan cela eta jautsi Galgalara. Samuel ethorri cen beraz Saulen gana, eta Saulec holocausta bat escaincen cioen Jaunari Amalequetic ekarri çuen harrapaquinetaco picainetaric.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 15