Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 12:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Populu gucia Jaunaren eta Samuelen beldur handi içatu cen, eta oroc Samueli erran cioten: Çure cerbitzariençat othoitz eguioçu çure Jainco Jaunari, hil ez gaitecen, ecen gure bekatu gucien gainera gaizqui eguin dugu erregue bat guretzat galdatuz.

20. Samuelec ordean populuari erran cioen: Ez ici; gaizqui hori gucia eguin duçue; halere ez ihes eguin Jaunari, bainan Jauna çuen bihotz guciaz cerbitza çaçue.

21. Berautzue makurcetic gauça hutsetara ceinac deusetaco baliatuco ez baitzaizquitzue eta hesturatic çuen atheratzeco ez baitira içanen, hutsac direlacotz.

22. Eta Jaunac, bere icenaren handia gatic, ez du bere populua bazterrerat utzico, ceren Jaunac cin eguin baitu çuetaz eguinen duela bere populua.

23. Bada, urrun ni ganic horrelaco bekatua Jauna baithan, gueldituco bainaiz çuençat othoitz eguitetic, eta irakatsico darotzuet bide ona eta çucena.

24. Jaunarençat beldur içan çaitezte beraz, eta cerbitza çaçue cintasunean eta çuen bihotz guciz; ecen ikusi ditutzue çuen gainean eguin dituen sendagaila espantagarriac.

25. Bainan gaixtaquerian irauten baduçue, çuec eta çuen erreguea orobat galduco çarete.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 12