Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 12:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bada ikusiric Naas, Amonen semeen erregue çuen contra ethorri cela, erran darotaçue: Ez, bainan erregue batec manatuco gaitu; gure Jainco Jauna erreguinatzen cen arren çuen gainean.

13. Orai beraz hemen duçue çuen erregue, hautatu eta galdatu duçuena; horra non Jaunac eman darotzueten erregue.

14. Baldin Jaunaren beldur içaten baçarete, cerbitzatzen baduçue, ençuten baduçue haren hitza, eta samurrarazten ez baduçue Jaunaren ahoa, içanen çarete ongui, çuec eta çuei manatzen duen erreguea, çuen Jainco Jaunari jarraiquiz.

15. Bainan ez baduçue ençuten Jaunaren hitza, eta bihurrira erakarcen baditutzue haren solasac, Jaunaren escua jarrico da çuen gainean, çuen aiten gainean içatu den beçala.

16. Bainan orai berean çaudete beguira eta ikusaçue Jaunac çuen aitzinean eguitera dihoan gauça handi hau.

17. Ez othe da orai ogui bilceco aroa? Bada, dei eguinen diot Jaunari, eta emanen ditu ihurçuriac eta uriac, eta jaquinen eta ikusico duçue, cein gaizqui handia eguin duçuen Jaunaren aitzinean, erregue bat buruçagui galdatuz.

18. Eta Samuelec dei eguin cioen Jaunari, eta Jaunac egun hartan eman cituen ihurçuriac eta uriac.

19. Populu gucia Jaunaren eta Samuelen beldur handi içatu cen, eta oroc Samueli erran cioten: Çure cerbitzariençat othoitz eguioçu çure Jainco Jaunari, hil ez gaitecen, ecen gure bekatu gucien gainera gaizqui eguin dugu erregue bat guretzat galdatuz.

20. Samuelec ordean populuari erran cioen: Ez ici; gaizqui hori gucia eguin duçue; halere ez ihes eguin Jaunari, bainan Jauna çuen bihotz guciaz cerbitza çaçue.

21. Berautzue makurcetic gauça hutsetara ceinac deusetaco baliatuco ez baitzaizquitzue eta hesturatic çuen atheratzeco ez baitira içanen, hutsac direlacotz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 12