Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 12:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Samuelec erran cioen Israel guciari: Huna non ençun dudan çuen boça, erran içan daroztatzuen gucien arabera, eta erregue bat eçarri dut çuen gainean.

2. Eta orai erregue dabila çuen aitzinean. Ni berriz, çahartu eta çuritu naiz: bada ene semeac çuen bardinera jautsiac dira: nola ene haurtasunetic egungo eguna arteo çuen aitzinean egotu bainaiz, huna non naicen orai ere.

3. Erraçue nitaz Jaunaren eta haren Cristoren aitzinean, heian hartu dudanez nihoren idia edo astoa; heian nihor belçatu dudan, heian nihori borcha eguin diodan, heian norbaiten escutic emaitzaric onhetsi dudan, eta neronec laidoztatuco dut hori, eta bihurçapen eguinen darotzuet.

4. Ihardetsi çuten: Ez gaituçu ez belçatu, ez çaphatu, eta ez duçu nihoren escutic emaitzaric batere onhetsi.

5. Samuelec erran cioeten: Lekuco da Jauna çuen eta ene artean, eta haren Cristo lekuco da egun, deusere ez duçuela atzeman ene escuan. Eta ihardetsi çuten: Lekuco da.

6. Samuelec erran cioen populuari: Jauna, ceinac eguin içan baititu Moise eta Aaron, eta gure arbasoac erakarri baititu Eguiptoco lurretic, lekuco da.

7. Aguer çaizte beraz orai jaçar deçaçuedan Jaunaren aitzinean harec çuençat eta çuen aitençat erabili dituen urricalçapen guciez;

8. Nola Jacob sarthu cen Eguiptoan eta çuen aitec Jauna ganat deihadar eguin çuten; eta nola Jaunac igorri cituen Moise eta Aaron; nola atheratu cituen çuen aitac Eguiptotic, eta jarri leku huntan.

9. Ahanci çuten beren Jainco Jauna, eta harec eman cituen Sisararen, Hasorgo armadaco buruçaguiaren escuetara, eta Filistindarren escuetara, eta Moabeco erregueren escuetara, eta guducatu ciren hequien contra.

10. Bainan guero deihadar eguin çuten Jauna gana, eta erran çuten: Bekatu eguin dugu, Jauna utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz; orai beraz athera gaitzatzu gure etsaien escutic, eta çu cerbitzaturen çaitugu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 12