Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 1:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:

4. Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela:

5. Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.

6. Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:

7. Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete.

8. Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun:

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 1