Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 1 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

2. Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan:

3. Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:

4. Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela:

5. Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.

6. Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:

7. Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete.

8. Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun:

9. Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa:

10. Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.