Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 8:18-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:

19. «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Laugarren, bosgarren, zazpigarren eta hamargarren hilebeteetako barauak jai zoriontsu bihurtuko dira Judarentzat, poz eta alaitasunez beteak. Zuek, ordea, egia eta bakea behar dituzue maite.

20. Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Etorriko dira oraindik Jerusalemera herriak eta hiri handietako bizilagunak;

21. hiri batekoak bestekoengana joango dira eta esango diete: “Goazen Jaunaren bila, berari mesede eske”. Eta erantzungo diete: “Bai, bagoaz gu ere”.

22. Herri asko eta nazio indartsuak etorriko dira horrela Jerusalemera, nire, Jaun ahalguztidun honen, bila eta niri mesede eske.

23. «Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egun haietan, hizkuntza arrotz bakoitzeko hamar gizonek soineko hegaletik judu bati heldu eta esango diote: “Zuekin joan nahi dugu, Jainkoa zuekin dagoela jakin baitugu” ».

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 8