Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jaunak zorion-agintzaria Jerusalemi

1. Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:

2. «Honela dio Jaun ahalguztidunak:Maitasun biziz maite dut Sion,maitasun garretan nagoberarengatik.

3. Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Itzuliko naiz Sionera,Jerusalemen naiz biziko,Jerusalem “Hiri Zintzo” deituko da;Jaun ahalguztidunaren Sion mendia“Mendi Santu”.

4. Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Berriro jesarriko diraadineko gizon-emakumeakJerusalemgo kaleetan,nork bere makila eskuan,zaharraren zaharrez;

5. hiriko kaleak neskato-mutikozbeteko dira, plazetan jolas eta jolas.

6. Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Egun haietan,herri honetan bizirik geldituekhau ezinezkotzat jotzen badute ere,ez da niretzat ezinezko izango.

7. Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Neuk salbatuko dut neure herria;sortalde eta sartaldekolurraldeetatik

8. ekarriko ditut,Jerusalemen bizi daitezen.Neure herri izango ditut nik,beren Jainko izango naute haiek,leialtasunez eta zuzentasunez.

9. «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Izan bihotz,Jaun ahalguztidunarenetxea jasotzekooinarriak jarri ziren egun haietanprofeten ahotikhitz hauek entzun zenituztenok.

10. Artean, ez zegoen lan-irabazirikez abereentzat, ez gizakientzat;ez zen bake segururikbatetik bestera ibiltzeko,etsaiengatik.Neuk xaxatzen nituen guztiakbata bestearen aurka.

11. Orain, ordea, ez dut jokatukolehengo aldietan bezalaherri honetan bizirik geldituekin.Hala agintzen dizuet nik,Jaun ahalguztidun honek.

12. Izan ere, bakea ereingo dut,mahastiak emango du bere fruitua,lurrak bere ekarriaeta zeruak bere ihintza;herri honetan bizirik gelditueiemango diet hori guztia.

13. Juda eta Israel,nazioen begietan madarikatuakizan zareten bezala,bedeinkatuak izango zaretenik salbatuko zaituztedanean.Ez beldurtu, izan bihotz!

14. «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Zuen gurasoek ni haserre jartzean,zuei kalte egitea erabaki nuen,eta ez nintzen damutu;

15. baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!

16. Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,

17. ez erabili asmo txarrikelkarren aurka,ez egin gezurrezko zinik,gorroto baitut hori guztia.Nik, Jaunak, esana».

18. Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:

19. «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Laugarren, bosgarren, zazpigarren eta hamargarren hilebeteetako barauak jai zoriontsu bihurtuko dira Judarentzat, poz eta alaitasunez beteak. Zuek, ordea, egia eta bakea behar dituzue maite.

20. Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Etorriko dira oraindik Jerusalemera herriak eta hiri handietako bizilagunak;

21. hiri batekoak bestekoengana joango dira eta esango diete: “Goazen Jaunaren bila, berari mesede eske”. Eta erantzungo diete: “Bai, bagoaz gu ere”.

22. Herri asko eta nazio indartsuak etorriko dira horrela Jerusalemera, nire, Jaun ahalguztidun honen, bila eta niri mesede eske.

23. «Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egun haietan, hizkuntza arrotz bakoitzeko hamar gizonek soineko hegaletik judu bati heldu eta esango diote: “Zuekin joan nahi dugu, Jainkoa zuekin dagoela jakin baitugu” ».