Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 8:13-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Juda eta Israel,nazioen begietan madarikatuakizan zareten bezala,bedeinkatuak izango zaretenik salbatuko zaituztedanean.Ez beldurtu, izan bihotz!

14. «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Zuen gurasoek ni haserre jartzean,zuei kalte egitea erabaki nuen,eta ez nintzen damutu;

15. baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!

16. Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,

17. ez erabili asmo txarrikelkarren aurka,ez egin gezurrezko zinik,gorroto baitut hori guztia.Nik, Jaunak, esana».

18. Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:

19. «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Laugarren, bosgarren, zazpigarren eta hamargarren hilebeteetako barauak jai zoriontsu bihurtuko dira Judarentzat, poz eta alaitasunez beteak. Zuek, ordea, egia eta bakea behar dituzue maite.

20. Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Etorriko dira oraindik Jerusalemera herriak eta hiri handietako bizilagunak;

21. hiri batekoak bestekoengana joango dira eta esango diete: “Goazen Jaunaren bila, berari mesede eske”. Eta erantzungo diete: “Bai, bagoaz gu ere”.

22. Herri asko eta nazio indartsuak etorriko dira horrela Jerusalemera, nire, Jaun ahalguztidun honen, bila eta niri mesede eske.

23. «Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egun haietan, hizkuntza arrotz bakoitzeko hamar gizonek soineko hegaletik judu bati heldu eta esango diote: “Zuekin joan nahi dugu, Jainkoa zuekin dagoela jakin baitugu” ».

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 8