Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 109:8-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.

9. Geldi bitez umezurtz haren haurrak, alargun haren emaztea.

10. Ibil bitez haren haurrak harat-honat eskale,beren etxeak konfiskatu dizkietelarik.

11. Ken biezazkio hartzekodunak bere ondasunak,bere irabaziak arrotzek harrapa.

12. Ez bekio inor maitasunez hurbil,ez haren umezurtzen gupidarik izan.

13. Suntsituak izan bitez haren ondorengoak,gizaldi bakar batean galdua haren deitura.

14. Oroit bedi Jauna haren gurasoen erruaz,ez beza kendu amaren bekatua:

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 109