Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 109:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Neure maitasunaren ordainez, salatu egiten naute,eta nik, bitartean, haien alde otoitz.

5. On eginaren ordain gaitza bihurtzen didate,maitasunaren ordain gorrotoa.

6. Izenda ezazu gaiztoren bat haren kontra,bego salatzailea haren ondoan.

7. Atera bedi kondenatua auzian,huts egin biezaio bere goradeiak.

8. Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.

9. Geldi bitez umezurtz haren haurrak, alargun haren emaztea.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 109