1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.Ene Jainko, ez egin entzungor nire gorespenari!
2. Jende gaizto eta maltzurrak ahoa zabaldu du nire aurka,gezurrez pertsegitzen naute,
3. gorroto-hitzez inguratzen, arrazoirik gabe erasotzen.
4. Neure maitasunaren ordainez, salatu egiten naute,eta nik, bitartean, haien alde otoitz.
5. On eginaren ordain gaitza bihurtzen didate,maitasunaren ordain gorrotoa.