Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 3:2-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea.

3. Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango».

4. Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna.

5. Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 3