Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Oseasek emazte desleiala berriz bereganatu

1. Jaunak esan zidan: «Ea, maita ezazu berriz ere emaztea, maitalea duen eta adulterio egin duen arren. Halaxe maite baititu Jaunak israeldarrak, hauek beste jainkoengana jotzen duten arren, jainko horiei eskainitako mahats-opilen zale».

2. Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea.

3. Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango».

4. Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna.

5. Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.