Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 14:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Asiriak ez gaitzake salba.Ez dugu usteaguda-zaldietan jarrikoeta geure eskuz eginariez diogu “Geure Jainko” esango.Zuk bakarrik diozu errukiumezurtzari».

5. Jaunak dio:«Desleialtasuna sendatuko diet,bihotz zabalez maiteko ditut,urrundua baituthaiengandik haserrea.

6. Ihintza bezalaizango naiz Israelentzat;lilia bezala loratuko daeta Libanoko zuhaitzek bezalakosustraiak botako ditu.

7. Kimuak botako ditu;haren ederra olibondoarenabezalakoa izango da,haren usainaLibanokoa bezain gozoa.

8. Haren itzalpean biziko dira berriro;garia bezala biziberrituko dira,mahastia bezala loratukoeta Libanoko ardoa bezainospetsu izango.

9. Efraimek esango du:“Zer axola niri sasijainkoakjadanik?”Nik, Jaunak, erantzuten dioteta ardura dut berari buruz.Zipresaren antzeko naiz ni,beti berde:niregandik datorkizu fruitua».

10. Jakintsuak uler beza hau guztia,burutsuak jaso beza esanahia.Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,zintzoak haietan ibiliko dira;bihurriek, berriz,beraietan estropezu egingo.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 14