Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Samariak hartuko dubere erruaren zigorra,Jainkoaren aurka altxatu baita:bizilagunak ezpataz eroriko dira,haurrak sarraskitu egingo dituzte,haurdunei sabela irekiko.

«Urrundua dut haiengandik haserrea»

2. Itzul zaitez, Israel,zeure Jainko Jaunarengana,bekatuan estropezu egin baituzu.

3. Itzul zaitezte Jaunarengana,egiozue otoitz honela:«Barkatu bekatu guztiak,hartzazu onezgure aitorpenaren oparia.

4. Asiriak ez gaitzake salba.Ez dugu usteaguda-zaldietan jarrikoeta geure eskuz eginariez diogu “Geure Jainko” esango.Zuk bakarrik diozu errukiumezurtzari».

5. Jaunak dio:«Desleialtasuna sendatuko diet,bihotz zabalez maiteko ditut,urrundua baituthaiengandik haserrea.

6. Ihintza bezalaizango naiz Israelentzat;lilia bezala loratuko daeta Libanoko zuhaitzek bezalakosustraiak botako ditu.

7. Kimuak botako ditu;haren ederra olibondoarenabezalakoa izango da,haren usainaLibanokoa bezain gozoa.

8. Haren itzalpean biziko dira berriro;garia bezala biziberrituko dira,mahastia bezala loratukoeta Libanoko ardoa bezainospetsu izango.

9. Efraimek esango du:“Zer axola niri sasijainkoakjadanik?”Nik, Jaunak, erantzuten dioteta ardura dut berari buruz.Zipresaren antzeko naiz ni,beti berde:niregandik datorkizu fruitua».

Irakurleari azken oharra

10. Jakintsuak uler beza hau guztia,burutsuak jaso beza esanahia.Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,zintzoak haietan ibiliko dira;bihurriek, berriz,beraietan estropezu egingo.