Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 12:35-47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. Ondoren, apaizak beren turutekin. Gero, Zakarias, Jonatanen semea —hau Xemaiasena, hau Mataniasena, hau Mikaiasena, hau Zakurrena, hau Asafena—;

36. eta berorien ahaideok: Xemaias, Azarel, Milalai, Gilalai, Maai, Netanel, Juda eta Hanani, Jainkoaren gizon Daviden musika-tresnekin; gidari Esdras lege-maisua zuten.

37. Iturriaren aurrera heltzean, Daviden Hiriko harmailetan gora igo ziren, harresiko aldapan gora, Daviden etxearen gainaldetik, ekialderantz, Ur-ateraino heldu arte.

38. Beste abestaldea, berriz, ni neu eta buruzagien erdiak atzetik gintuztela, ezkerraldera joan zen harresi gainean, Labeen dorre ondotik harresi zabaleraino;

39. gero, Efraimen atea, Jexanaren atea, Arraien atea, Ananeelen dorrea eta Ehunen dorrea iragan genituen Ardien ateraino, eta Presondegiaren atean gelditu ginen.

40. Bi abestaldeak Jainkoaren etxe aurrean gelditu ziren, baita ni eta lagun nituen agintarien erdiak ere.

41. Han ziren apaizak ere beren turutekin: Eliakim, Maaseias, Miniamin, Mikaias, Elioenai, Zakarias eta Hananias.

42. Baita besteok ere: Maaseias, Xemaias, Eleazar, Uzi, Johanan, Malkias, Elam eta Ezer. Kantariek abesti-saioa egin zuten, Izrahias zuzendari zutela.

43. Egun hartan sakrifizio handiak eskaini ziren eta jai ederra egin zuten denek, Jainkoak alaitasunez bete baitzituen. Emakumeak eta haurrak ere pozik ibili ziren, eta Jerusalemgo poz-oihuak urrutitik entzun zitezkeen.

44. Egun hartan, halaber, lehen fruitu eta hamarrenen gordelekuak zaintzeko arduradunak jarri ziren. Gizon hauek legeak apaiz eta lebitarrentzat agintzen zuen partea hiri-inguruetan bildu eta toki horietara eramaten zuten. Pozik zegoen Judako jende guztia, apaiz eta lebitarrak beren zerbitzu-lanetan ari zirelako.

45. Izan ere, hauek beren Jainkoaren zerbitzua eta garbikuntza-ohikuneak ongi betetzen zituzten. Kantariak eta atezainak ere Davidek eta honen seme Salomonek emandako aginduetara zebiltzan.

46. Izan ere, Daviden eta Asafen garaitik kantariek bazituzten beren zuzendariak; baita Jainkoari gorespena eta esker ona emateko kantuak ere.

47. Bai Zorobabelen eta bai Nehemiasen garaian, israeldar guztiek ematen zieten kantari eta atezainei egunero behar zutena. Lebitarrei ere ematen zizkieten oparigai sakratuak, eta lebitarrek Aaronen ondorengoei, hau da, apaizei, eramaten zieten zegokiena.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 12