Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 12:26-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Hauek guztiak, Jotzadaken iloba eta Josueren seme zen Joiakimen garaian eta Nehemias gobernariaren eta Esdras apaiz eta lege-maisuaren garaian bizi izan ziren.

27. Jerusalemgo harresiaren sagarapen-jaia egiterakoan, lebitarrak beren bizileku guztietatik Jerusalemera etorrarazi zituzten, sagarapen-jaia alai ospatzeko, gorespen-kantuz, txilin, lira eta harpa-soinuz.

28. Kantariak Jerusalem inguruetatik nahiz netofatarren herrixketatik,

29. Bet-Gilgal, Geba eta Azmabetetik bildu ziren. Izan ere, kantariek herrixkak egin baitzituzten Jerusalem inguruan.

30. Apaizek eta lebitarrek, beren buruaren garbikuntza egin ondoren, herriaren, harresiaren eta ateen garbikuntza egin zuten.

31. Igoarazi nituen Judako buruzagiak harresiaren gainera eta bi abestalde egin nituen. Lehenengo abestaldea eskuinera joan zen harresi gainean, Zabortegiko ate aldera.

32. Abestaldearen ondoren Oseas eta Judako buruzagien erdiak zihoazen:

33. Azarias, Esdras, Mexulam,

34. Juda, Benjamin, Xemaias eta Jeremias.

35. Ondoren, apaizak beren turutekin. Gero, Zakarias, Jonatanen semea —hau Xemaiasena, hau Mataniasena, hau Mikaiasena, hau Zakurrena, hau Asafena—;

36. eta berorien ahaideok: Xemaias, Azarel, Milalai, Gilalai, Maai, Netanel, Juda eta Hanani, Jainkoaren gizon Daviden musika-tresnekin; gidari Esdras lege-maisua zuten.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 12