Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 11:16-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak,

17. hontza, itsas belea, ibisa,

18. zisnea, belabeltza, uroiloa,

19. zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.

20. «Lauoinka dabiltzan intsektu hegaldunak debekatuak dituzue.

21. Lau zangoko intsektu hegaldun guztietatik, salto egiteko atzeko zangoak aurrekoak baino luzeagoak dituztenak jan ditzakezue.

22. Beraz, mota guztietako larrapoteak, kilkerrak eta matxinsaltoak jan ditzakezue.

23. Lau zangoko beste intsektu hegaldun guztiak debekatuak dituzue.

24. «Zenbait piztia ukitzeak kutsatu egiten du pertsona.

25-28. Hauek dira kutsatutzat edukiko dituzuen animaliak:—bitan banaturiko apatxik ez dutenak eta hausnarrean egiten ez dutenak; horiek ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte;—oin-zolen gainean dabiltzan lau zangodun piztia guztiak.«Animalia horien sarraskiak ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte, eta horien sarraskiak jaso edo garraiatzen dituenak arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

29. «Hona zeintzuk edukiko dituzuen kutsatutzat lur gainean narraska dabiltzan piztien artean: satorra, sagua eta mota guztietako muskerrak,

30. dragoitxoa, krokodiloa, arrubioa eta kameleoia.

31. Narraska dabiltzanen artean, horiek edukiko dituzue kutsatutzat: hilik daudela ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte.

32. «Horietako piztiaren bat, hil eta gero, edozer gauzaren gainera jausten bada, zurezko nahiz oihalezko, larruzko nahiz zakuzko, edo beste edonolako lan-tresnaren gainera, kutsaturik geldituko da; uretan sartuko duzue eta kutsaturik geldituko da arratsa arte; gero, garbi bihurtuko da.

33. «Horietako piztiaren bat buztinezko edozein ontzitara jausten bada, barruan dagoen guztia kutsaturik geldituko da eta ontzia hautsi egingo duzue.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 11