Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 11:25-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Hauek dira kutsatutzat edukiko dituzuen animaliak:—bitan banaturiko apatxik ez dutenak eta hausnarrean egiten ez dutenak; horiek ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte;—oin-zolen gainean dabiltzan lau zangodun piztia guztiak.«Animalia horien sarraskiak ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte, eta horien sarraskiak jaso edo garraiatzen dituenak arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 11

Ikusi testuinguruan Lebitarrena 11:25-28