Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 1:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.

2. Huskeria hutsa—dio Koheletek—,huskeria hutsa, dena huskeria da.

3. Zertarako du gizakiaklur honetan leher egitea?

4. Belaunaldiak joan,belaunaldiak etorri,munduak mundu dirau.

5. Sortzen da eguzkia eta sartzen,eta bere tokira lehiatzen,handik berriro sortzeko.

6. Jotzen du haizeak hegoalderantz,jotzen iparralderantz,batera jo, bestera jo,eta jirabiraka hasten da berriro.

7. Ibaiak oro itsasora doazeta itsasoak ez du gainez egiten;ibaiak, nora doazen, harantz dirabehin eta berriro joaten,bide bera eginez.

8. Ezin inork aski esanzein aspergarri den guztia.Ez da begia ikustez nekatzen,ez belarria entzutez asetzen.

9. Gertatu zena gertatuko da berriro,lehen egina eginen da gero ere.Deus ez berririk eguzkipean.

10. Zerbaitetaz hau esan baledi:«Horra, hori bai berria!»,horrelakoa ere gertatua daaurreko mendeetan.

11. Ez gara oroitzen geure antzinakoez;halaxe gure ondokoez ere,ez dira oroitukohurrengo izanen direnak.

12. Ni, Kohelet,Israel herriaren errege izana naizJerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 1