Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Sarrera eta printzipio nagusia

1. Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.

2. Huskeria hutsa—dio Koheletek—,huskeria hutsa, dena huskeria da.

Deus ez berririk eguzkipean

3. Zertarako du gizakiaklur honetan leher egitea?

4. Belaunaldiak joan,belaunaldiak etorri,munduak mundu dirau.

5. Sortzen da eguzkia eta sartzen,eta bere tokira lehiatzen,handik berriro sortzeko.

6. Jotzen du haizeak hegoalderantz,jotzen iparralderantz,batera jo, bestera jo,eta jirabiraka hasten da berriro.

7. Ibaiak oro itsasora doazeta itsasoak ez du gainez egiten;ibaiak, nora doazen, harantz dirabehin eta berriro joaten,bide bera eginez.

8. Ezin inork aski esanzein aspergarri den guztia.Ez da begia ikustez nekatzen,ez belarria entzutez asetzen.

9. Gertatu zena gertatuko da berriro,lehen egina eginen da gero ere.Deus ez berririk eguzkipean.

10. Zerbaitetaz hau esan baledi:«Horra, hori bai berria!»,horrelakoa ere gertatua daaurreko mendeetan.

11. Ez gara oroitzen geure antzinakoez;halaxe gure ondokoez ere,ez dira oroitukohurrengo izanen direnak.

Ulertzea gaitz

12. Ni, Kohelet,Israel herriaren errege izana naizJerusalemen.

13. Buru-belarri ari izana naizmundu honetan gertatzen denajakinduriaz ikertzen eta aztertzen.Lanbide txarra eman die Jainkoakgizon-emakumeei,horretan jardun dezaten.

14. Eguzkipean gertatzen denaribegira egon izan naiz,eta horra, den-dena huskeria da,haizea atzeman nahi izatea bezala;

15. ezin baita okertua zuzendu,ezta zenbatu ere ez dagoena.

16. Neure buruari esan nion:«Nire aurretik Jerusalemenerrege izan diren guztiek bainojakinduria askoz handiagoaneureganatu dut,asko bainaiz ikusia eta ikasia».

17. Buru-belarri ari izana naizjakinduria eta ezaguera,zorakeria eta ergelkeriazertan bereizten diren aztertzen;eta ohartu naiz, hori bera erehaizea atzeman nahi izateabezala dela.

18. Izan ere,zenbat eta jakinduria ugariago,atsekabea handiago,zenbat eta ezaguera sakonago,nahigabea larriago.