Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 3:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gauez, ohean,neure bihotzeko kutunaren bila nenbilen.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.

2. Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen,kale eta plazetan zehar,neure bihotzeko kutunaren bila.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.

3. Hirian zehar dabiltzan zaindariekaurkitu ninduten.—Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?—galdetu nien.

4. Haiengandik aldendu nintzeneko,aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna.Gogor heldu nion,ez diot berriz jaregingo,neure amaren etxean sartu arte,sortu ninduenaren logelan sartu arte.

5. Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 3