Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8

Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Bilatu eta aurkitu

Emakumeak

1. Gauez, ohean,neure bihotzeko kutunaren bila nenbilen.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.

2. Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen,kale eta plazetan zehar,neure bihotzeko kutunaren bila.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.

3. Hirian zehar dabiltzan zaindariekaurkitu ninduten.—Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?—galdetu nien.

4. Haiengandik aldendu nintzeneko,aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna.Gogor heldu nion,ez diot berriz jaregingo,neure amaren etxean sartu arte,sortu ninduenaren logelan sartu arte.

Gizasemeak

5. Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

Eztei-segizioa

Koruak

6. Zer da basamortuan gora datorren hori?Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizkoke-zutabea dirudi.

Ahots batek

7. Horra Salomonen esku-aulkia.Hirurogei gudari ditu inguruan,Israelgo ausartenak;

8. ezpata erabiltzen ikasiak denak,guduan trebatuak.Aldean daramate ezpatagaueko erasoen beldur.

Koruak

9. Salomon erregeakLibanoko egurrez egin zuen esku-aulkia.

10. Zutabeak zilarrezkoak ditu,bizkarraldea urrezkoa,eserlekua purpurazkoa;barrualdea, dena,Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.

Ahotsak

11. Siongo alabok,atera zaitezte Salomon erregea ikustera.Koroa eta guzti dator,eztei-egunean,bihotza beteko poza zuen egun hartan,amak ezarri zion koroaz.