Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 16:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Joseren ondorengoei egokitutako lurralde-zatia Jordanen hasten zen, Jeriko parean, Jerikoko iturriaren ekialdean, eta handik Betelgo mendira igotzen zen basamortuan zehar.

2. Beteldik Luz hiriraino luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian,

3. eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.

4. Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.

Irakurri kapitulu osoa Josue 16