Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Joseren ondorengoen lurraldea

1. Joseren ondorengoei egokitutako lurralde-zatia Jordanen hasten zen, Jeriko parean, Jerikoko iturriaren ekialdean, eta handik Betelgo mendira igotzen zen basamortuan zehar.

2. Beteldik Luz hiriraino luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian,

3. eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.

4. Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.

Efraimen leinuaren lurraldea

5. Hona hemen, Efraimen leinuko senitarteek harturiko lurraldearen mugak: Ekialdetik, Atrot-Adarretik Bet-Horon Goikoraino zihoan muga,

6. eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen. Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen. Handik ekialdera itzultzen zen, Taanat-Silora, eta, Janoharen ekialdetik igaro ondoren,

7. Atarot eta Naarata hirietaraino jaisten zen eta, Jeriko ukituz, Jordanen bukatzen.

8. Tapuahen hasirik, Kana errekan zehar zihoan mendebalderantz, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.Hori izan zen Efraimen leinukoen ondarea, senitarteka banatua.

9. Horrez gainera, Manasesen ondare barruan zenbait hiri eta beraien herrixkak ere izendatu zizkieten efraimdarrei.

10. Efraimdarrek ez zituzten bota Gezerren bizi ziren kanaandarrak. Horregatik, kanaandarrak haien artean bizi dira oraino, baina esklabo-lanetara beharturik.