Itun Zaharra

Itun Berria

Job 32:3-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Sumindu egin zen bere hiru lagunen aurka ere, ez zutelako erantzunik aurkitu, horrela Jainkoa errudun utziz.

4. Elihuk ez zuen ordu arte Jobekin hitz egin, beste hirurak bera baino zaharragoak baitziren.

5. Baina hiru gizon haiek erantzun egokirik ez zutela ikustean, haserre bizian jarri zen.

6. Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak:«Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak.Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzendakidana azaltzera.

7. Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak,irakats bezate urteek jakinduria”.

8. Baina gizakiaren baitan espiritua dago,Ahaltsuaren arnasak ematen dio adimena.

9. Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen,zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.

10. Horregatik diotsuet niri entzuteko,eta dakidana azalduko dizuet neuk ere.

11. «Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean;erne, zuen arrazoibideak aditzen,zer esan asmatzen ari zineten bitartean.

12. Arretaz entzun dizuedan arren,zuetariko inork ez du Job gezurtatu,ezta haren argudioei erantzun ere.

13. Eta ez esan: “Aurkitu dugun jakinduriaJainkoak bakarrik mendera dezake, ez gizakiak”.

14. Jobek ez dizkit niri zuzendu bere hitzak,nik ere ez diot zuen arrazoibidez erantzungo.

15. «Lagun hauek, kikilduta, ez dute gehiago erantzuten,ez dute hitzik aurkitzen.

16. Zain geratu behar al dut hauek ez dutelako hitz egiten,hor daudelako ezer erantzun gabe?

Irakurri kapitulu osoa Job 32