Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

ELIHUREN HITZALDIAK (32,1—37,24)

Elihu haserre Job eta lagunekin

1. Jobek bere burua errugabetzat zuenez gero, hiru gizonek ez zioten gehiago erantzun.

2. Baina Elihu, Buz-eko Barakelen semea, Ramen leinukoa, sumindu egin zen Joben aurka, Jainkoa baino zuzenagotzat zuelako hark bere burua.

3. Sumindu egin zen bere hiru lagunen aurka ere, ez zutelako erantzunik aurkitu, horrela Jainkoa errudun utziz.

4. Elihuk ez zuen ordu arte Jobekin hitz egin, beste hirurak bera baino zaharragoak baitziren.

5. Baina hiru gizon haiek erantzun egokirik ez zutela ikustean, haserre bizian jarri zen.

Elihuren lehen hitzaldia (32,6—33,33)

6. Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak:«Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak.Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzendakidana azaltzera.

Elihu orain arte isilik

7. Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak,irakats bezate urteek jakinduria”.

8. Baina gizakiaren baitan espiritua dago,Ahaltsuaren arnasak ematen dio adimena.

9. Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen,zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.

10. Horregatik diotsuet niri entzuteko,eta dakidana azalduko dizuet neuk ere.

11. «Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean;erne, zuen arrazoibideak aditzen,zer esan asmatzen ari zineten bitartean.

12. Arretaz entzun dizuedan arren,zuetariko inork ez du Job gezurtatu,ezta haren argudioei erantzun ere.

13. Eta ez esan: “Aurkitu dugun jakinduriaJainkoak bakarrik mendera dezake, ez gizakiak”.

14. Jobek ez dizkit niri zuzendu bere hitzak,nik ere ez diot zuen arrazoibidez erantzungo.

15. «Lagun hauek, kikilduta, ez dute gehiago erantzuten,ez dute hitzik aurkitzen.

16. Zain geratu behar al dut hauek ez dutelako hitz egiten,hor daudelako ezer erantzun gabe?

17. Esku hartu nahi dut neure aldetik,dakidana azaldu neuk ere;

18. hitzez betea bainago,barruko indar batek egiten dit bultza.

19. Nire barrua lehertzear dago,nora irtenik ez duen ardoaren eraginezzahagi berriak bezala!

20. Hitz egin behar dut, hustu eta lasaitzeko;ahoa zabaldu eta erantzun egingo dut.

21. Ez naiz inoren alde jarriko,ez dut inor lausengatuko.

22. Gainera, ez dakit lausengatzen;bestela, egin ninduenak berehala deuseztatuko ninduke.