Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:33-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Ez ditut hobenak jendeak ohi bezala ezkutatu,ezta errua barruan gorde ere

34. jendearen iritziaren beldurrez;familiakoen mespretxuaren ikaraz,ez naiz etxe barruan eta isilik gelditu.

35. «Ai, entzungo lidakeen norbait banu!Hona nire azken hitza!Erantzun diezadala Ahaltsuak.Idatz dezala salatzaileak nire aurka duena:

36. sorbaldan eramango dut harroedo buruan koroa bezala.

37. Bai, neure urratsen kontu emango diot,printze bat bezala joango berarengana.

38. «Nire lurrak nire bidegabekeria salatuedo ildoek negar egin badute,

39. fruituak lapurtu eta janeta legezko jabeak zanpatu baditut,

40. gariaren ordez hazi bitez arantzak,garagarraren ordez, belar txarrak!»Hemen amaitzen dira Joben hitzak.

Irakurri kapitulu osoa Job 31