Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:21-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Eskua jaso badut umezurtzaren aurkaauzitegian babesa nuela jakinda,

22. hauts dakizkidala besoaketa erori gorputzetik!

23. Beti izan naiz Jainkoaren zigorraren beldur,ezin nuen ezer haren handitasunaren aurrean.

24. «Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;

25. ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,irabazi handiak nituelako.

26. Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,

27. ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.

28. (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).

29. Ez naiz etsaiaren hondamendiaz poztu,ezta alai jarri ere zoritxarrak jo duenean;

Irakurri kapitulu osoa Job 31