Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:19-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Ikusi ote dut gizagaixorik arropa gabe,behartsurik zerez estali ez duela,

20. neure ardi-larruz berotueta beraien esker onik jaso gabe?

21. Eskua jaso badut umezurtzaren aurkaauzitegian babesa nuela jakinda,

22. hauts dakizkidala besoaketa erori gorputzetik!

23. Beti izan naiz Jainkoaren zigorraren beldur,ezin nuen ezer haren handitasunaren aurrean.

24. «Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;

25. ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,irabazi handiak nituelako.

26. Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,

27. ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.

28. (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).

Irakurri kapitulu osoa Job 31