Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. su irensle izango litzateke,daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).

13. Nirekin auzitan zebilela,morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,

14. zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean?Zer erantzungo bera kontu eske hastean?

15. Ni neu egin ninduenak egin ditu beraiek ere,Jainko berak sortu gaitu amaren sabelean.

16. Inoiz egin ote diot uko behartsuen eskubideari?Utzi ote dut alarguntsarik negarrez lehertzen?

17. Neuk bakarrik jan izan ote dut neure ogiaumezurtzarekin elkar banatu gabe?

18. Honek aita bezala izan nau neure haurtzarotik,alarguntsak gidari, txiki-txiki nintzenetik.

Irakurri kapitulu osoa Job 31