Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Agindua nion neure buruariez niela irrikaz begiratuko neskatxei.

2. Zein zori ezartzen du Jainkoak goitik,zein sari ematen Ahaltsuak zerutik?

3. Ez ote bidegabearentzat zoritxarra,gaizkilearentzat hondamendia?

4. Ez al du nire jokabidea ikusteneta urrats guztien kontua eramaten?

5. Ibili ote naiz ni gezurrarekin,maltzurkeriaren atzetik lasterka?

6. Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez,eta ikusiko du nire prestutasuna.

7. «Nire urratsak desbideratu egin badira,nire bihotzak begiek ikusitakoa gutiziatu badu,eskuak lapurretaz zikin baditut,

8. jan dezala bestek nik ereindakoa,honda dezala nik landatua!

9. Inoren emazteak liluratu badu ene bihotza,zelatan egon banaiz haren atean,

10. eho dezala nire emazteak besterentzat,ohera bitez arrotzak berarekin!

11. (Izan ere, hori itsuskeria litzateke,epaileek zigortzen duten hobena;

12. su irensle izango litzateke,daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).

13. Nirekin auzitan zebilela,morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,

14. zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean?Zer erantzungo bera kontu eske hastean?

Irakurri kapitulu osoa Job 31