Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:20-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. «Nik deiadar egineta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.

21. Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.

22. Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.

23. Badakit heriotzara naramazuna, bizidun guztien elkartokira.

24. «Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean,eta laguntza eske garrasi egiten?

25. Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekineta erruki izan behartsuari?

26. Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait;argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.

27. Irakiten dut barrua,atsekabe-egunak heldu zaizkit.

28. Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun;batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.

29. Txakalen kideko bihurtu naiz,ostruken lagunarteko.

30. Belztu eta erori egiten zait larruazala,hezurrak ere bai sukarraz.

31. Nire zitara doluminez dago,txirula negarrez.

Irakurri kapitulu osoa Job 30