Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Joben egungo egoera tamalgarria

1. «Orain, ordea, barre egiten didateni baino gazteagoek,nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritzikoneure ardi-txakurrekin nahasteko ere.

2. Ezertarako ez nituen haien besoak,zeharo ahulduak baitzeuden.

3. Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,marraska ibiltzen ziren eremuan,lur ilun idorretan.

4. Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,isats-sustraiez elikatzen;

5. gizartetik kanporatuak ziren,deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;

6. harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,

7. lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.

8. Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,herrialdetik makilaka jaurtia.

9. «Eta orain, koplak ateratzen dizkidate,berorien burlagarri bihurtu naiz.

10. Higuindu egiten naute, niregandik urrundueta aurpegira txu egiten.

11. Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez,ez didate batere begirunerik.

12. Ondoan ditut denak batera,bideak prestatzen nire hondamenerako;

13. ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira,inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.

14. Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkiterasoka burrundaratsu gainera.

15. Izu-ikarak menpean hartzen nau,haizea bezala desagertzen nire duintasuna,hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.

16. Orain, biziak ihes egiten dit,estu eta larri bizi naiz atsekabez.

17. Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,etengabeko oinazeak izaten ditut.

18. Nire larruazala erabat desitxuratua dago,gaitzez estalia tunikaz bezala.

19. Lokatzetan murgildua nago,hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.

20. «Nik deiadar egineta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.

21. Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.

22. Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.

23. Badakit heriotzara naramazuna, bizidun guztien elkartokira.

24. «Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean,eta laguntza eske garrasi egiten?

25. Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekineta erruki izan behartsuari?

26. Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait;argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.

27. Irakiten dut barrua,atsekabe-egunak heldu zaizkit.

28. Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun;batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.

29. Txakalen kideko bihurtu naiz,ostruken lagunarteko.

30. Belztu eta erori egiten zait larruazala,hezurrak ere bai sukarraz.

31. Nire zitara doluminez dago,txirula negarrez.