Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:16-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Orain, biziak ihes egiten dit,estu eta larri bizi naiz atsekabez.

17. Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,etengabeko oinazeak izaten ditut.

18. Nire larruazala erabat desitxuratua dago,gaitzez estalia tunikaz bezala.

19. Lokatzetan murgildua nago,hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.

20. «Nik deiadar egineta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.

21. Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.

22. Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.

Irakurri kapitulu osoa Job 30