Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Orain, ordea, barre egiten didateni baino gazteagoek,nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritzikoneure ardi-txakurrekin nahasteko ere.

2. Ezertarako ez nituen haien besoak,zeharo ahulduak baitzeuden.

3. Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,marraska ibiltzen ziren eremuan,lur ilun idorretan.

4. Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,isats-sustraiez elikatzen;

5. gizartetik kanporatuak ziren,deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;

6. harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,

7. lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.

8. Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,herrialdetik makilaka jaurtia.

9. «Eta orain, koplak ateratzen dizkidate,berorien burlagarri bihurtu naiz.

10. Higuindu egiten naute, niregandik urrundueta aurpegira txu egiten.

11. Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez,ez didate batere begirunerik.

Irakurri kapitulu osoa Job 30