Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 47:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen.

2. Honela dio Jaunak:«Urak hazi egin dira iparraldean,uholde oldartsu bihurtu:herrialdea eta bertako guztia,hiria eta bertan bizi direnak,dena estaltzen dute.Jendea oihuka dabil laguntza eske,bizilagun guztiak garrasika,

3. zaldien lauoinka-hotsa,guda-gurdien burrunbaeta gurpilen karranka entzutean.Gurasoek ezin diete haurrei lagundu,indarrik gabe daude eta.

4. Etorri baita eguna,filistear guztiak suntsituko dituena,Tiro eta Sidonidefendatzaile bat ereutziko ez diena.Bai, suntsitu egingo ditu Jaunakfilistearrak,Kreta uhartetik etorri zirenak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 47