Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 47:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen.

2. Honela dio Jaunak:«Urak hazi egin dira iparraldean,uholde oldartsu bihurtu:herrialdea eta bertako guztia,hiria eta bertan bizi direnak,dena estaltzen dute.Jendea oihuka dabil laguntza eske,bizilagun guztiak garrasika,

3. zaldien lauoinka-hotsa,guda-gurdien burrunbaeta gurpilen karranka entzutean.Gurasoek ezin diete haurrei lagundu,indarrik gabe daude eta.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 47