Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 24:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak bi saskikada-piku erakutsi zizkidan, tenplu aurrean ezarriak. Ordurako, Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara eramanak zituen Joiakimen seme Jekonias Judako erregea, Judako buruzagiak, artisauak eta errementariak.

2. Saski bateko pikuak oso onak ziren, uztako hoberenak; bestekoak, aldiz, oso txarrak, janezinak izateraino hondatuak.

3. Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Jeremias?Nik erantzun:—Pikuak: onak benetan aukerakoak dira; txarrak, aldiz, guztiz txarrak, janezinak izateraino hondatuak.

4. Orduan, Jaunak bere mezua adierazi zidan:

5. «Atsegin da piku on hauek ikustea, ezta? Bada, halaxe, begi onez ikusten ditut babiloniarren lurraldera jaurti ditudan Judako erbesteratuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 24