Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 10:17-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.

18. Honela dio Jaunak:«Begira, oraingo honetanurrutira jaurtiko ditutherrialde honetako bizilagunak.Estu hartuko ditut,ezin izango da inor libratu».

19. Orduan, herriak oihu:«Ai ene, hau hondamena gurea!Sendagaitza gure zauria!Eta gu, gaitz eramangarriaizango zelakoan!

20. Hondatua dago gure oihal-etxola,lokarri guztiak etenda.Seme-alabak kendu dizkigute,ez da bat ere gelditugure etxola jasotzeko,oihalak zabaltzeko.

21. Gure gobernariekburua galdu dute,ez diote Jaunari kontsulta egiten.Horregatik, porrot egiten dute,eta horiek gidaturiko herriasakabanaturik dabil».

22. Entzun mezu hau:Badator herri batiparraldetik istilu handiz,Judako hiriakbasamortu eta txakal-zulobihurtzera.

23. Badakit, Jauna,gizakia ez delabere jokabidearen jabe,ezin duela aukeratu bere ibilbidea.

24. Zentza gaitzazu neurriz,ez haserrez,ez gaitzazun ezereztu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 10