Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 10:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Entzun, Israel herri, Jaunak iragartzen dizun mezua.

2. Hau dio Jaunak:«Ez egokitu jentilen ohituretara,ez izan zeruko seinaleen beldur,atzerritarrek ohi duten bezala.

3. Herri horien erlijioahutsaren pareko:horien idoloakbasoan ebakitako egur-puskak dira,artisauaren eskuak zizelez landuak,

4. urre eta zilarrez apainduaketa iltzez eta mailuz josiak,eror ez daitezen.

5. Meloi-soroko txorimalo dirudite:ez dakite hitz egiteneta garraiatu egin behar dituzte,ez baitira ibiltzeko gauza.Ez izan horien beldur:ezin dute kalterik egin,ezta onik ere».

6. Ez da zu bezalakorik, Jauna!Handia zara zu,handiak zure izena eta indarra.

7. Nork ez dizu begirune izango,herrien Errege?Zuri bakarrik zor zaizu hori!Ez duzu parekorikherrietako jakintsueta erregeen artean.

8. Inozoak eta zentzugabeakdira denak:zurezko idoloetara doazikasbide hartzera!

9. Beraien idoloakartisau eta zilarginen lan dira,Tarsisko zilarrezeta Ufazko urrez estaliak,purpura more eta gorriz jantziak.

10. Jauna, berriz, egiazko Jainkoa da,Jainko bizia eta betiereko Erregea:hura haserretzean, lurrak dardara;nazioek ezin diote eutsiharen haserre-suminari.

11. Horregatik, esan atzerritarrei: «Zeru-lurrak egin ez dituzten jainkoak desagertu egingo dira mundutik, zerupeko lurralde guztietatik».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 10