Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia.

2. Mezu hauek Judako errege Amonen seme Josiasen erregealdiko hamahirugarren urtean zuzendu zizkion Jaunak Jeremiasi;

3. baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.

4. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 1