Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 64:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Bere poza zuzen jokatzeanjartzen duenari,zure nahia beti gogoan duenari,bidera ateratzen zatzaizkio.Bai, haserre zaudebekatu egin dugulako,antzinatik bide-galdurikibili garelako.

5. Kutsaturik gaude guztiok,gure egintzarik onenak erezapi zikinen antzeko;orbela bezala gaude iharturiketa haizeak bezala garamatzategeure erruek.

6. Inork ez dizu dei egiten,ezta zuri atxikitzen saiatzen ere,zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu,eta geure erruetan murgilduta utzi.

7. Baina zu, Jauna, gure aita zara;gu buztina, eta zu buztinlaria:zeuk eginak gaituzu guztiok!

8. Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre,ez izan beti gogoan gure errua.Begira, zure herria gara guztiok!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 64