Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 64 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai jaitsiko bazina,sastraka erretzenedo urari irakinarazten dionsua bezala!Horrela, zure etsaieknor zaren jakingo lukete,nazioek zure aurrean dar-dar egingo,

2. guk uste gabekogauza ikaragarriak zuk egitean.Zu jaitsi,eta mendiek zure aurrean dar-dar.

3. Ez da inoiz entzun,ez da inoiz aditu, ez ikusi,zuk ez beste jainkoren batekberarengan itxaro duenaren aldehorrelakoak egin dituenik.

4. Bere poza zuzen jokatzeanjartzen duenari,zure nahia beti gogoan duenari,bidera ateratzen zatzaizkio.Bai, haserre zaudebekatu egin dugulako,antzinatik bide-galdurikibili garelako.

5. Kutsaturik gaude guztiok,gure egintzarik onenak erezapi zikinen antzeko;orbela bezala gaude iharturiketa haizeak bezala garamatzategeure erruek.

6. Inork ez dizu dei egiten,ezta zuri atxikitzen saiatzen ere,zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu,eta geure erruetan murgilduta utzi.

7. Baina zu, Jauna, gure aita zara;gu buztina, eta zu buztinlaria:zeuk eginak gaituzu guztiok!

8. Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre,ez izan beti gogoan gure errua.Begira, zure herria gara guztiok!

9. Zure hiri santuakbasamortu bihurturik daude,Sion basamortu,Jerusalem hondamendi.

10. Arbasoek goresten zintuztenekogure tenplu santu distiratsuasuak kiskali du.Maiteen genuena hondaturik dago!

11. Honek guztiak, Jauna, ez al dizu axola?Geldi egon behar al duzu?Amaigabeatsekabetu behar al gaituzu?