Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 53:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nork sinetsi du gure mezua?Nori agertu dio Jaunakbere ahalmena?

2. Jaunak nahi izan zuenbere zerbitzarialur agorrean sustraiak dituenkimu berria bezala haztea.Ez zuen duintasunik,ez edertasunik,ez gure begientzatitxura erakargarririk.

3. Mespretxatua zen,eta jendeak baztertua,oinaze-gizona, sufritzen ikasia.Ikusteak ere nazka ematen duennorbait bezalaxe,mespretxatu egin genuen,eta aintzakotzat hartu ez.

4. Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortueta atsekabetu zuela.

5. Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarriizango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.

6. Ardiak bezala genbiltzan galdurik,bakoitza geure bidetik,eta Jaunak haren gain bota zuengu guztion errua.

7. Gaizki tratatu zuten,eta bera apaldu egin zen,ahorik zabaldu gabe;hiltzera daramatenarkumeak bezala,moztaileen aurrean isilik dagoenardiak bezala,ez zuen ahorik zabaldu.

8. Gogorkeriaz eta bidegabezeraman zuten;baina haren zoria nori axola?Bizidunen lurretik kanporaatera zuten,bere herriaren errebeldiagatik jota.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 53