Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nork sinetsi du gure mezua?Nori agertu dio Jaunakbere ahalmena?

2. Jaunak nahi izan zuenbere zerbitzarialur agorrean sustraiak dituenkimu berria bezala haztea.Ez zuen duintasunik,ez edertasunik,ez gure begientzatitxura erakargarririk.

3. Mespretxatua zen,eta jendeak baztertua,oinaze-gizona, sufritzen ikasia.Ikusteak ere nazka ematen duennorbait bezalaxe,mespretxatu egin genuen,eta aintzakotzat hartu ez.

4. Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortueta atsekabetu zuela.

5. Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarriizango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.

6. Ardiak bezala genbiltzan galdurik,bakoitza geure bidetik,eta Jaunak haren gain bota zuengu guztion errua.

7. Gaizki tratatu zuten,eta bera apaldu egin zen,ahorik zabaldu gabe;hiltzera daramatenarkumeak bezala,moztaileen aurrean isilik dagoenardiak bezala,ez zuen ahorik zabaldu.

8. Gogorkeriaz eta bidegabezeraman zuten;baina haren zoria nori axola?Bizidunen lurretik kanporaatera zuten,bere herriaren errebeldiagatik jota.

9. Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,gaizkileekin eman zioten lur,nahiz eta berakbidegabekeriarik ez egineta haren ahoanmaltzurkeriarik ez izan.

10. Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.Eta bekatuen ordainetanbizia eman zuelarik,ondorengoak izango ditueta bizitza luzea,eta haren bitartezbere nahia burutuko du Jaunak.

11. Jaunak dio:«Hainbat neke jasan ondoren,argia ikusiko du eta asea izango.Bere ezagutzaren bidez,nire zerbitzari zuzenakasko egingo ditu zuzen,haien erruakbere gain hartu baitzituen.

12. Horregatik, jendetza ugariaemango diot ordainetan,eta giza multzoakizango ditu garaipen-sari,bere burua heriotzara eman zuelakoeta bekatarien kide iritzi ziotelako,guztien bekatuak bere gain hartueta bekatarien aldeerregutu zuelako».