Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 33:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Erruki gutaz, Jauna,zuregan baitugu itxaropen!Izan gure indar egunero,gure salbamen estualdian.

3. Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.

4. Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.

5. Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.

6. Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.

7. Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.

8. Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.

9. Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.

10. Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.

11. Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditunire arnasak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 33